Kepa Lucas |
|
![]() |
|
|
Askotan, Mediterraneoko kala ezkutu eta eder batean, eguzkitan maitiarekin nagoen bitartean, bestelako EH utopikoarekin amets egiten dut: Euskal Hedonismoarena, alegia.
Ametsaren oihartzun tematiak dira panfletoak eta orain inork ez ditu estimatzen. Imajinatzen dut Irrealitatearen mahai plurinazionala eta gainean kuaderno zahar bat, eta barruan betirako idatzita dauden ezinezko hitz batzuk. Imajinatzen dut egile anonimo bat lapitza ezpainetan leihotik begiratzen... Nere ustez, idazkirik liluragarrienak XX mende hasierako anarkisten panfletoak dira. Ez dago amesteko, gogoa altxatzeko, eta bizitza pasioz besarkatzeko literatura hobeagorik. Azken batean, zer bilatzen dugu artean, literaturan? Gozamena, enpatia edo ausnarketa bada, denborak ez du batere garrantzirik. Aldiz, dibertimendua edo denborapasa bilatzen bada denboraren neurriaz jabetzeak badu zentzurik. Arretak denborazko mugak ezartzen ditu buruak kezkaz arintzeko ahaleginetan. Ez dira erraz uztartzen artea eta denbora, batez ere artea denborajale bat besterik ez denean. Ezaguna da Gabriel Celayak poeta hernaniarrak zineaz zuen iritzia. Filma bat azkeneraino ikusi eta bere buruari egiten zion beti galdera bera: "Zergatik bi ordutan esan behar dute poema xume batean esan daitekena? Horixe da bizitzari denbora kentzea..." Hauxe nire teoria: Nire uztez badira barruko eta kanpoko kaotikoak. Barruko kaotikoak gehienetan kanpoko ordenazaleak dira. Beren buruko Entropiaren kontrako borroka neurotikoan ordena behar dute inguruko espazioan ez itotzeko. Kanpoko kaotikoek burua orekatuagoa omen dute, ideia eta asmoak modu logiko batetan pilatzen dira buruko apaletan. Memoria ordenatuta dute, horregatik kanpoko bazterrak ondo antolatuak izatea ez dute beharrezkoa. Aldi berean kanpoko eta barruko kaotikoak direnak gizaki beldurgarriak zaizkit. Zergatik kanpoko ordenik gabe sufritzen dute ni bezalako barruko kaotikoek? Espazio kontua da, ordenak badakielako inguratzen gaitun gauzen etengabeko erasoaldia eusten.
|
|