Elige lenguaPágina anteriorElige lengua

 
 

En el currículo vasco del Bachillerato (BOPV 29-8-97), Matemáticas aplicadas a las Ciencias Sociales, nos encontramos, entre otras cosas:

Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika I
1. Sarrera

     V. Problemen Ebazpena: Ikasleak zenbait ebazpenestrategia erabiliz eta ordenadorea edo kalkulagailua bezalako tresnak erabiliz hainbat problema ebazteko gai izatea lortu nahi da. Aurreko etaparako jadanik egindako ekarpenetan oinarritzen da, zeinak baliagarriak diren ziklo honetarako ere (pentsamendu eta ebaz pen-estrategiak, teknika heuristikoak, eta abar.).Hasiera batean jakintzagai guztiaren gaineko proiekzio gisa planteatzen da, hau da, ahal den guztietan ikaskuntzaegoerak problema-egoera baten ebazpenean oinarritu beharko dira.
     Problemen ebazpena erabiltzeko aukera, kalkulagailu eta ordenadoreak erabiltzearekin lotuta dago. Teknologia berriak eskaintzen dituen elementu berriak erabiliko dira irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Kalkulagailuaren erabilera planteatuta dago jadanik aurreko derrigorrezko etapatik, derrigorrezkoa da beraz kalkulagailua erabiltzen jarraitzea. Lehenik taula guztien ordezko gisa (taula logaritmikoak eta trigonometrikoak), parametro estatistikoak kalkulatzeko, kurben eta funtzioen trazaketa eta azterketarako, eta abar, kalkulu luzeek eskatzen duten denbora aurreztuz eta azterketarako eta analisirako denbora izanik. Ordenadorearen ahalmena askoz ere handiagoa da. «Software» berriek kalkuluen sinplifikazioa ahalbidetzen dute (zenbaki handiekin eta datu-mordoarekin egin beharrekoak), simulazioarekin (zenbaki aleatorioak), funtzioen azterketa osatua eta xehetua, grafikoen, kurben eta irudien trazaketa, desplazamendua, zoom, eta abar, mota guztietako deribatu eta integralen kalkulua, banaketen taulak erabiltzea, eta abar. Beharrezkoa da, beraz, gai jakin batzuk ordenadorearekin tratatzeko prestatzea, adierazpen matematikoarekin, hizkuntzarekin, arrazoiketarekin, interpretazioarekin, aplikazioekin, problemen ebazpenarekin eta abarrekin airtzeko eta kalkulu, operatibitate eta errepikapen-prozesuetan denborarik ez galtzeko.
     Planteamendu hauek, utopikoak diruditen arren, ez dira hain utopikoak, eremu hauetan lortzen ari den aurrerapena azkarra eta orokorra baita (ekipo hobeak, programa merkeago eta eskuragarriagoak). Gauzak horrela, aldaketa hauek aurreikusi behar dira eta ikasle guztien eskuetan jarri, irakaskuntza diskriminatzailea izango baita bestela, teknologia berri hauek lehenik erabiltzen dituenak besteak baino maila altuagoak lortuko baititu.
     Ebaluaziorako egin beharreko probek anitzak izan beahr dute, anitzak baitira egin beharreko jarduerak ere. Honek esan nahi du idatzizko azterketa klasikoak ez duela ebaluatzeko modu bakarra izan behar, testak, elkarrizketak, ahozko azterketak, lanaren behaketa, autobehaketa, berdinen arteko behaketa, eta abar, ikasleak ebaluatzeko informazio-iturriak dira. Ebaluaziorako jarduera-aniztasun honen justifikazioa, ebaluatu beharreko eduki-mota desberdinetan aurkitu behar da. Jakintzagaiaren didaktikan kalkulagailua eta ordenadorea erabili badira, ebaluazio-prozesuaren zati ere izan beharko dute, erabileraren ikaskuntza ere aipatu prozesuaren zati baita. Azkenik, adierazi behar da ebaluazioprobak eraikitzeko eta ebaluatzeko, adierazitako ebaluazio- irizpideak kontuan hartu beharko direla.

2. Helburu Orokorrak
No aparecen las palabras calculadora ni ordenador, ni siquiera cálculo.

3. Edukiak
1. MULTZOA: JARRERAZKO EDUKIAK (zeharkakoak)
     4. Teknologia berrien erabilpenak (kalkulagailua eta ordenadorea) informazio matematikoaren trataerarako eta problemak ebazteko dakartzan aukeren aintzatespena eta balorazio kritikoa.
2. MULTZOA: PROBLEMEN EBAZPENA (zeharkakoa)
A) Prozedurazko edukiak
     9. Kalkulagailua eta ordenadorea erabiltzea problemen ebazpenean.
3. MULTZOA – ARITMETIKA ETA ALGEBRA
B) Prozedurazko edukiak
     7. Kalkulagailu zientifikoaren erabilera kalkuluak egiteko, erabilpenaren komenigarritasunari buruz erabakiz, kalkuluaren konplexutasunaren arabera.
     11. Ordenadorea erabiltzea (kalkulu-orriak) interes osatuarekin eta urterokoekin erlazionatutako problemak aztertu eta ebazteko.
4. MULTZOA: FUNTZIOAK ETA ANALISIA
B) Prozedurazko Edukiak
     6 Funtzioen errepresentaziorako programa informatikoren bat erabiltzea funtzio baten ezaugarri globalak eta funtzio-familien analogiak eta desberdintasunak aztertzeko.
     9. Kalkulagailua edo ordenadorea erabiltzea funtzio baten puntu esanguratsuak ikertzeko.
5. MULTZOA: ESTATISTIKA  ETA PROBABILITATEA.
B) Prozedurazko edukiak
     7. Kalkulagailua edo programa informatikoak erabiltzea parametro estatistiko desberdinak kalkulatzeko.

4. Ebaluazio-irizpideak
     5. Benetako bizitzatik eta Gizarte-Zientzietatik eta Ekonomiatik ateratako problemak eta egoerak ebaztea, algebrako zenbait teknika erabiliz: matrizeak, ekuazio linealeko sistemak eta programazio lineal bidimentsionala eta lortutako emaitzei buruzko interpretazioa ematea, testuingurura doituta.
     Ikaslearengandik eta Gizarte-Zientzietatik eta Ekonomiatik hurbil dauden egoeretan oinarritutako problemak ebazteko beharrezkoak diren trebetasunak ebaluatu nahi dira; egoera horiek algebrako hizkuntzan idatzi, algebrako tresna egokiak erabili eta ebazpenak kritikoki interpretatu beharko dira. Era berean, kalkulagailuaren erabilera ere ebaluatuko da.
     10. Koerlazio-koefizientea eta erregresio-zuzena erabiltzea benetako egoeratan banaketa bidimentsional baten bidez definitutako bi aldagairen arteko erlazioaren maila eta izaera baloratu eta interpretatzeko.
     Bi aldagairen arteko erlazioa baloratzeko ikaslearen gaitasuna ebaluatu nahi da. Gainera koalitatiboki erlazionatzen jakin beharko du banaketa bidimentsionalak eta puntu-hodeiak euren parametroekin, koerlazio-koefizientea eta erregresio-zuzena lortzea hain garrantzitsua ez delarik, kalkulagailuz edo ordenadorez egin ahal izango baita.
     11. Oinarrizko teknika estatistikoak erabiltzea probabilitate binomialeko edo normaleko banaketara egokitzen diren egoeren aurrean arrazoitutako erabakiak hartzeko, gertakari baten edo zenbaiten gertatzeko probabilitatea kalkulatuz.
     Ikaslek gertakari baten probabilitatea zehazteko, egoera bat aztertzeko eta aukerarik egokiena hautazko gai ote diren ebalutu nahi da.
 

Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika II
1. Sarrera
     V. Problemen Ebazpena: Ikasleak zenbait ebazpenestrategia erabiliz eta ordenadorea edo kalkulagailua bezalako tresnak erabiliz hainbat problema ebazteko gai izatea lortu nahi da. Aurreko etaparako jadanik egindako ekarpenetan oinarritzen da, zeinak baliagarriak diren ziklo honetarako ere (pentsamendu eta ebazpen- estrategiak, teknika heuristikoak, eta abar.).Hasiera batean jakintzagai guztiaren gaineko proiekzio gisa planteatzen da, hau da, ahal den guztietan ikaskuntzaegoerak problema-egoera baten ebazpenean oinarritu beharko dira.
     Problemen ebazpena erabiltzeko aukera, kalkulagailu eta ordenadoreak erabiltzearekin lotuta dago. Teknologia berriak eskaintzen dituen elementu berriak erabiliko dira irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Kalkulagailuaren erabilera planteatuta dago jadanik aurreko derrigorrezko etapatik, derrigorrezkoa da beraz kalkulagailua erabiltzen jarraitzea. Lehenik taula guztien ordezko gisa (taula logaritmikoak eta trigonometrikoak), parametro estatistikoak kalkulatzeko, kurben eta funtzioen trazaketa eta azterketarako, eta abar, kalkulu luzeek eskatzen duten denbora aurreztuz eta azterketarako eta analisirako denbora izanik. Ordenadorearen ahalmena askoz ere handiagoa da. «Software» berriek kalkuluen sinplifikazioa ahalbidetzen dute (zenbaki handiekin eta datu-mordoarekin egin beharrekoak), simulazioarekin (zenbaki aleatorioak), funtzioen azterketa osatua eta xehetua, grafikoen, kurben eta irudien trazaketa, desplazamendua, zoom, eta abar, mota guztietako deribatu eta integralen kalkulua, banaketen taulak erabiltzea, eta abar. Beharrezkoa da, beraz, gai jakin batzuk ordenadorearekin tratatzeko prestatzea, adierazpen matematikoarekin, hizkuntzarekin, arrazoiketarekin, interpretazioarekin, aplikazioekin, problemen ebazpenarekin eta abarrekin airtzeko eta kalkulu, operatibitate eta errepikapen-prozesuetan denborarik ez galtzeko.
     Planteamendu hauek, utopikoak diruditen arren, ez dira hain utopikoak, eremu hauetan lortzen ari den aurrerapena azkarra eta orokorra baita (ekipo hobeak, programa merkeago eta eskuragarriagoak). Gauzak horrela, aldaketa hauek aurreikusi behar dira eta ikasle guztien eskuetan jarri, irakaskuntza diskriminatzailea izango baita bestela, teknologia berri hauek lehenik erabiltzen dituenak besteak baino maila altuagoak lortuko baititu.
     Ebaluaziorako egin beharreko probek anitzak izan beahr dute, anitzak baitira egin beharreko jarduerak ere. Honek esan nahi du idatzizko azterketa klasikoak ez duela ebaluatzeko modu bakarra izan behar, testak, elkarrizketak, ahozko azterketak, lanaren behaketa, autobehaketa, berdinen arteko behaketa, eta abar, ikasleak ebaluatzeko informazio-iturriak dira. Ebaluaziorako jarduera-aniztasun honen justifikazioa, ebaluatu beharreko eduki-mota desberdinetan aurkitu behar da. Jakintzagaiaren didaktikan kalkulagailua eta ordenadorea erabili badira, ebaluazio-prozesuaren zati ere izan beharko dute, erabileraren ikaskuntza ere aipatu prozesuaren zati baita. Azkenik, adierazi behar da ebaluazioprobak eraikitzeko eta ebaluatzeko, adierazitako ebaluazio- irizpideak kontuan hartu beharko direla.

2. Helburu Orokorrak
No aparecen las palabras calculadora ni ordenador, ni siquiera cálculo.

3. Edukiak
1. MULTZOA: JARRERAZKO EDUKIAK (zeharkakoak)
     4. Teknologia berrien erabilpenak (kalkulagailua eta ordenadorea) informazio matematikoaren trataerarako eta problemak ebazteko dakartzan aukeren aintzatespena eta balorazio kritikoa.
2. MULTZOA: PROBLEMEN EBAZPENA (zeharkakoa)
A) Prozedurazko edukiak
     9. Kalkulagailua eta ordenadorea erabiltzea problemen ebazpenean.
3. MULTZOA – ALGEBRA
B) Prozedurazko edukiak
     7. Algebrazko problema desberdinak aztertzeko ordenadorea erabiltzea.
4. MULTZOA – ANALISIA
B) Prozedurazko edukiak
     1. Limite errazak kalkulatzea. Kalkulagailua erabiltzea joerak aztertzeko.
     8 Limiteak, deribatuak, jatorrizkoak eta azalerak kalkulatzeko ordenadorea erabiltzea.
5. MULTZOA – ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA
B) Prozedurazko edukiak
     5. Simulazioko programa informatikoak erabiltzea, zorizko fenomenoak aztertzeko.

4. Ebaluazio-irizpideak
     6. Benetako bizitzatik eta Gizarte-Zientzietatik eta Ekonomiatik ateratako problemak eta egoerak ebaztea, algebrako zenbait teknika erabiliz: matrizeak, ekuazio linealeko sistemak eta programazio lineal bidimentsionala eta lortutako emaitzei buruzko interpretazioa ematea, testuingurura doituta.
     Ikaslearengandik eta Gizarte-Zientzietatik eta Ekonomiatik hurbil dauden egoeretan oinarritutako problemak ebazteko beharrezkoak diren trebetasunak ebaluatu nahi dira; egoera horiek algebrako hizkuntzan idatzi, algebrako tresna egokiak erabili eta ebazpenak kritikoki interpretatu beharko dira. Era berean, kalkulagailuaren edo ordenadorearen erabilera ere ebaluatuko da.
     8. Ekonomia edo Soziologiako benetako egoeretatik ateratako bikaintze problemak ebazteko tresna gisa erabiltzea deribatuen kalkulua, testuinguruaren barruan lortutako emaitza interpretatuz.
     Gizarte-Zientziekin zerikusia duten egoretan muturreko balioak lortzeko teknikak erabiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi du irizpide honek: harremanak eta murriztapenak modu algebraikoan adieraziz eta deribatuen kalkulua aplikatuz. Ordenadorearen erabilera ere ebaluatuko da.
     9. Zenbait funtzio errazen jatorrizkoak integralen bidez kalkulatzea, kurba baten azpiko azalera gisa duen esangura interpretatzea eta azalera errazak kalkulatzeko aplikatzea.
     Irizpide hau batez ere etorkizunean Ekonomia ikasteko asmoa dutenei begira egina dago. Integratzeko oinarrizko teknikei eta horiek kasu errazetan aplikatzeko ikasleek duten ezaguera neurtu nahi da. Ordenadorearen erabilera ere baloratuko da.


La palabra ordenador también aparece en las materias Lengua Vasca y Literatura, Lengua extrangera, Física y Química, Biología y Geología, Dibujo Técnico, Química, Biología y Física.

 

Escríbeme ¿Me he dejado algo? Escríbeme