Elige lenguaPágina anteriorResumen/menúMenú clásico

 
 
Kalkulagailu zientifikoak sailkatzeko, hiru irizpide bururatzen zaizkit:
1.- Kalkuluak sartzeko moduaren arabera
2.- Kalkuluak egiteko momentuaren arabera
3.- Eskaintzen dituzten ahalmenen arabera
 

Kalkuluak sartzeko moduaren arabera
EjemploEredu bat aukeratzerakoan hauxe garrantzitsua da, kalkulu bakoitzarentzat pentsatu behar delako (nolako den lanaren mota, batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago) kalkulu hori nola sartzen dugun.
Kalkulu guztietan funtzioak eta argumentuak daude (gauzak errazteko, momentoz ez ditugu eragiketak eta funtzioak bereiztuko). Kalkulagailu zientifikoetan agertzen diren funtzioek gehienean argumentu bat edo bi behar dituzte. Funtzioak eta argumentuak sartzeko erabili behar den ordenaren arabera, ondorengo motak bereizten ditugu:
*Idazkera algebraikoa (DAL, Direct Algebraic Logic adierazteko): Sharp-ekoek esaten dute haiek bakarrik eskaintzen dutela segur aski aurrenetakoak ziren , baina gaur egun ia entrepresa guztiek honelako ereduak dituzte. Casio-k VPAM siglak (Visually Perfect Algebraic Method) erabiltzen ditu. Adierazpen matematikoak eskuz osatzen ditugunean bezala, bi argumentuzko funtzioak argumentu bien artean ipini behar ditugu, argumentu bateko funtzio batzuk argumentu hau baino lehen, eta beste funtzioak argumentuaren ostean sartu behar ditugu.
*Idazkera nahasia (NM, nolabait deitzeko) ohizkoa da Casio-n, TI-n eta Citizen-en. Kalkulagailu hauetan bi argumentuzko funtzioak argumentuen artean ere ipini behar ditugu, baina argumentu bateko funtzio guztiak argumentuaren ostean sartzen dira. Errezago ematen badu ere, aurreko idazkeraz idazten dugunez eta eragiketak hurrengoaz egiten direnez, hurrengo idazkera hau ere bereiz ikasi behar dugu.
*Alderantzizko idazkera poloniarra (RPN, Reverse Polish Notation) HP-ren kalkulagailuetan tipikoa da. Honela deitzen da Jan Lukasiewicz matematikari poloniar eta asmatzailearen ohorez. Kalkulagailu hauetan funtzio guztiak argumentuaren ostean idazten dira. Argumentuak banantzeko edo sartzeko tekla bat behar dute, ohiz enter dena; baina ez dute parentesirik behar. Kalkuluak sartzen eta egiten dira eskuz egiten ditugun ordenean. Deskribapen zehatzago bat, ingelesez, HP-ren kalkulagailuen museoan aurki daiteke.
Eskuliburu Anitzean (Multi-manual delakoan) agertzen diren adibide guztietan sailkapen hau erabiltzen da, nahiz ezberdintasunak azaltzen, nahiz hiru soluzio ematen.

Kalkuluak egiteko momentuaren arabera
Hauxe ba liteke idazkera algebraikoa erabiltzen duten kalkulagailuen azpisailkapen bat. Zentzu honetan, goian aipatutako beste motetan sailkatzen diren kalkulagailuen artean, ez dut ezberdintasunik ezagutzen, baina uste dut sailkapen irizpide hau oso ezberdina dela, aurrekoarekin konparaturik.
*Adierazpen osoen arabera. Hauxe ohizkoa da DAL kalkulagailuetan: lehen, pantailan kalkulaketa osoa lerro batean idazten da, matematikari batek idatziko lukeen moduan, eta gero, kalkulaketa osoa batera egiteko, tekla bat jotzen da, ohiz exe. Okerraren kasuan, ez da beharrezkoa kalkulu osoa berriro sartzea, zuzen dezakegulako. Lerro bat baino gehiago badute, kalkulaturiko adierazpena eta emaitza aldi berean ikusten dira.
*Lehentasunaren mailaren arabera, NM kalkulagailuetan ohizkoa dena, baina orain mota honetako DAL kalkulagailuak ere ba daude: kalkulua sartzen da eta teklak jotzen ditugun bitartean kalkulaketa zertzen da: argumentoaren ostean sartzen diren argumentu bateko funtzioak berehala baloratzen dira; eragiketa aritmetiko bat sartzen denean, eragiketa hau baino lehentasun gutxiago edo berdina duten funtzioak baloratzen dira; parentesi bat ixten denean, barruan dagoena baloratzen da; = tekla jotzen denean, egin gabe zeuden kalkulaketa guztiak baloratzen dira. Funtzio bat noiz baloratzen den nabaritzeko, pantaila nola aldatzen den begiratu behar dugu, besterik ez. Une hoietan adibideetan puntuak agertzen dira. Mota honetako DAL kalkulagailuek funtzioak erakusten dituzte ere pantailan.
*Berehalakoa. Hauxe RPN kalkulagailuen ahalmen bakarra da: kalkulagailu hauek zenbakien meta batez jarduten dute. Hasieran zenbakiak metan ipintzen dira eta gero funtzioa aipatzen da. Hauxe berehala metaren azkenengo zenbakiez zertzen da eta hauek emaitzaren bidez ordezkaturik agertzen dira. Kalkulagailu hauetan ez dago inoiz baloratu gabeko funtziorik, baina ba daude pantailan ikusten ez ditugun emaitz partzialak (metaren goiko lekuak), Rflecha teklaren bidez agertarazten direnak.
Eskaintzen dituzten ahalmenen arabera
*Estandarrak: Hasiera batean, errepikakorrak ez diren kalkuluak egiteko gauza dira, besterik ez. Dena dela, adierazpen osoak lantzen badituzte, kalkulaturiko adierazpena edita daiteke ere, gero beste adierazpen antzeko bat kalkulatzeko.
*Programagarriak: prestaturik daude aginduen zerrendak behin eta berriro betetzeko. Ikasle batzuek ezaugarri hau baliatu ahal izango lukete, baina programaketaren ikasketa ez da matematikaren ikastaroen helburua (ezta ere informatikaren ikastaro askorena). Beste ikasle batzuek aginduen zerrendak gordetzen dituzte, baina ez agindu hoiek betetzeko asmoan. Kalkulagailu hauek estandarrak baino garestiagoak izaten dira.
*Grafikoak: hauek pantaila handiago bat dute, eta hor gutxienez funtzioak eta grafiko estatistikoak irudika daitezke. Programagarriak izaten dira ere eta, beraz, are garestiagoak, baina eskuratzeko ahalbidea duten ikasleentzat merezi du, matematika ikasten jarraitzeko asmoa badute.
Escríbeme Idazkera nahasia-ren izenaz deitu dudanak
beste izenaren bat ote du?
Escríbeme
contador